martes, 13 de mayo de 2014

ETXEBIZITZA ONDARRETAN

Azken proiektu honek ondarretan etxebizitza unifamiliar bat proposatzen zuen.
Proposatzen zen orubea paregabea da, Donostiako badiara bista paregabeak ditu, hondartzara sarrera erraza du eta orubea nahiko handia izanik bertako jardinak aprobetxatu daitezke.


Proiektu hau planteatzerako garaian buelta asko eman nizkion , hasiera batean zerbait konpaktoa bilatzen zen hiru pisutan antolatua zegoena, baina, zuzeketen eta ausnarketen ondoren, L formako eraikin bat proposatzen da 2 pisutan antolatua.
L formak alde batean estudioa eta liburutegia eta bestean etxebizitza bera egitea ahalbidetzen du. Azkenean L forma honek azken zuzenketa bat behar izan zuen eta hauxe da lortutakoa

Eraikinaren behe pisuan estudioa, sukalde-jantokia eta egongela daude, lehen pisuan, logelak eta liburutegi bat egongela bezala erabil daitekeena, liburutegiak lotura zuzena du.
Eraikinan egindako lehietan fatxadaren parte izatea bilatzen da hutsunetik ez balego bezala

Besterik gabe proiektuaren planoen eta maketaren argazki batzuk aurkeztuko ditut:


















 Proiektu honetan kurtso osoan landutakoa biltzen da eta nire ustetan hori erreflejatu egin dut.


























martes, 15 de abril de 2014

BI ETXEREN AZTERKETA

Hautatzeko zeuden arkitektoen artean, Louis Kahn eta Mies Van der Rohe hautatu ditut. Hautapen hau, gehien bat, euren proiektuek nigan sortutako ikusmiragatik izan da.



Louis Kahnen, hautau dudan proiektuak, Esherick Etxea izan da, fatxadan leihoekin egiten duen jokuak liluratu egin ninduen.









Miesen hautatutako proiektua, Farnsworth etxea da. Etxe honetean, espazioa banatzeko era eta gauzak nola ikustatzeak arreta deitu egin dit.









martes, 25 de febrero de 2014

BORDA PASIEGOA

Gaurkoan eginiko proiektua hau, Pas eta Miera inguruko borda pasiego bat bizigarri egitean datza. Nire programa, 3 pertsonentzako familia batentzat da.
Borda pasiego hauek, lurralde horretako materialekin eginak daude: egurra eta mendia horietako harriekin.
 
Abeltzainek, denboraldiak ematen zituzten borda hauetan, abereak mendian  bazkatzen zuten bitartean.
Gune malkartsuak dira borda hauek kokatzen diren tokiak eta normalena da bakarrik oinez ailegatzea.
 
Beheko solairua, ikuilu bezala erabiltzen zen , hori dela eta, oso altuera gutxi du 2m gutxi gorabehera. Lehen solairua, abeltzainak bizia egin zezan dago egina. Honek 3 metro inguruko altuera du, eta %30-eko malda du eta bi uretara dago egina.
Bi solairuak ez daude loturik.



Hurrena agertzen dena, aurreko egunean aurkeztu behar genuena da, bertan axonometria, oinak eta irudi bat agertzen dira.

                    Orain, lan hau egiteko lan prozeduan borda honetan proposatu ditudan oinak ageri dira segidan:

Lehen solairuan, forjatua moztu dut eta eskailera batzuekin dago lotuta beheko solairuarekin. Hemen ere sukaldea erdialdean dago eta leiho bat dago fatxada batean ingurua lasai begiratzeko. 

 
Beheko solairuak logelak eta komuna jarri ditut. Komuna da erdigunea, bi zutabeen artean dago kokatua, beheko atea ez da erabiltzen sarrera goikotik egiten baita 

Nahiko narrats daude eginda, axonometriak egiteko apunte bezala erabili baitutitut

Azkenik, aurkeztu behar diren axonometriak aurkezten ditut.

Esan beharra dago, proiektu hau egiterakoan beheko pisuaren altuerak duda asko sortu dizkidala distribuzioa egiterakoan.




Eta azken azkenik, maketaren argazkiak ageri dira:
 Maketan fatxada, mendiaren maldak eta bordaren egitura ageri dira.
















martes, 11 de febrero de 2014

IZOZKITEGIA ONDARRETAN


Hauxeak dira egin ditudan planoak baita erreferentzia eta ideogramak ere.
Proiektu hau egiterakoan, kontuan izan dut donostiako kostako pasealekua, ezerk ez du pasealekua eteten, eta gauzak haren aldeetara zabaltzen dira, horregatik ez naiz ausartu pasealekura sartzera. Pasealeku horren esentzia mantentzea haitzatetsi dudalako.





















Eta hemen daude maketaren zenbait argazki